XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lengo atze denporara jo egin biot ba gaur be.

Neutzet beintzet, oinguek ez dauke zer esan asko.

Lengora, lengora nere betiko jokue.

Oiñ berrogei urte inguru, gure plaza-barrixen gatzbana izete zan.

Au, gatzbanau, gure ustez, soiño jotailliek ipiñiko izena zan.

Bakotxak dantzan bere gatza edo saleroa emotegarren.

Alan edo olan izengo zan, bai.

Domeka arratsaldie ba.

Gatz-bana, eten barik dabill gure plaza-barrixen, zaparrada baten.

Oratu alkarri gerri-bueltatik ta neska-mutillok, bost zentimetroko miñe atara ta or dabiz pasodoblien zapatok kastau arte, gora eta bera.

Onek pasodobliok zenbat deklaraziño edo biotzeko maitasun agertziok egiñdakuek zien....

Beti, gitxi gora bera, oneta: - Zu, Joxepa, ba-dakizu jentiek zer dabillen ago miñien...?.

- Zer, Erramon, zer diñue ba...? - Nobixuek gazela...! - Jesus, Erram...!.

- Ixillik egon zaitxe, Joxepa.

Nai dozu jentiai errezoie emotie...? -Tire, tire....

Andik sei edo zazpi illebetera, deixek, arriue, ezkontzie....

Dantzarixok, or dabiz, aguok siketu, miñe be, aiñbeste denporan aixe preskue artzen ez, bustixe... Pasodoblie bostgarrena joten dau gatz-ban'ak, eta....

Korru, korru galanta, neskak eta mutill lotsorrak egindakue, begi-begire, dantza bueltan.

Mendi ondoko neskatilla bat neska ederra ta nire lagun ona bera an euen korruen begire pasodoble-buztarrixorri.

Eta trankillen euenien, eldu jako albora kanpotar bat, mutil gastie, gorbeta gorri-zuridune, alkondara loratsue, sama bueltako zati briz-brize, txaketa-jake orizkie, praka estu tiretuek, bibotetxu irugarren betula irudi....

Neska orrek ikusi eran señoritxuau dardar-dardar plantau jaku, eta dardara geixa barriz, entzunez:(...).